2022/01/17

Blackhearth taldeak "Into The Unknown" bideoklipa estreinatu du

Bizkaiko Blackhearth heavy metal banda The Wrath Of God bigarren diskoa lau haizetara zabaltzeko lanean ari da. Iazko abenduaren 1ean argitaratu zuten, eta orain Into The Unknown abestiaren bideoklipa estreinatu dute.

Horrekin batera, Metal On Metal banatzailearekin akordio bat sinatu dute lan berria Espainia, Europan, AEBetan, Mexikon eta Japonian banatzeko.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar). Hona hemen, azala eta hamar abestiko kantu zerrenda:

01. Betrayal
02. Into The Unknown
03. My Bornless Child
04. Rotten To The Core
05. Nothing But Dust
06. This World
07. The Wrath Of God
08. True Belief
09. Reaching The Shore
10. Banished Forever

Diskoak kolaborazio esanguratsu bat dauka: Tim Ripper Owens abeslaria (Judas Priest eta Iced Earth ohia, besteak beste). The Wrath Of God abestian parte hartu du, eta jarraian entzun dezakezue:

Alex Hernandez gitarrista eta Asier Larrea bateria dira Blackhearth taldearen sortzaileak. Gainerako taldekideak dira Alain Concepcion abeslaria, Endika Ortega gitarrista, Jorge Sanchez baxua eta Julio Veiga teklatu jotzailea.

Hurrengo kontzertuak