Bizkaiko Bleed groove metal taldeak ibilbidea etetea erabaki du. Sare sozialen bidez eman dute albistea. Hona hemen oharra, euskaratuta:
"Kaixo peña! Denbora asko pasa da gure azken kontzertutik, eta pixka bat ezagutzen gaituenak jakingo du pasa duguna talde, lagun eta familia gisara. Denbora da gure motibazioa ez dagoela Bleeden proiektuak merezi duen maila berean. Horregatik, bandaren ibilbideari bukaera ematea erabaki dugu. Bide hau gurekin konpartitu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta bereziki Xabier Del Drums-i unerik zailenean laguntzeagatik. Mila esker taldeari tarte bat eskaini diozuen guztiei, eta gurekin taula partekatu duten talde guztiei (ezin ditugu denak izendatu), eta, batez ere, Gerardo Nafría, Eneko Neko eta Aitor Antóni eskerrak Bleeden parte izateagatik. Agur eta laster ikusiko gara kontzertuetan!!!"
Ezkerraldeko boskoteak 2017ko azaroan argitaratu zuen Rediseña, reconstruye y destruye disko bakarra. Herriko Burdinaren iruzkina hemen irakur dezakezue.