Bleed - Rediseña, Reconstruye y Destruye

Ezkerraldeko fabriken oihartzuna du Bleed bizkaitarren estreinako diskoak. Makinen taupadak gutxitu diren arren, iraganeko izaera kritikoa, kalekoa eta langilea azpimarratu dute kolpe pisutsuekin. Ezaugarri horiek dira Rediseña, Reconstruye y Destruye lehendabiziko lanaren oinarriak. Hilabeteak pasa dira azaroan argitaratu zutenetik, eta zuzenean indartsu aurkezteko aukera izan dute ordutik.

Jon Gelado gitarrak Amimishock groove metal bandaren esentzia berreskuratu du Txema Delrio baxuarekin batera. Tartean da ere Jon Ander abeslaria, Sobieht taldean ibilitakoa. Boskote sendoarekin, metal zapaltzailearen bidez askatu dituzte gaztelaniazko eta euskarazko mezu zuzenak. Lehenik, Mentiras de Dios kantuaren bideoklipa aurkeztu zuten, eta gerora, beste bederatzi zaplazteko iritsi ziren –hasierako sarrera zenbatu gabe–.

Pisutsu zein biziak dira abestiak. Juego de Espejos mailu kolpe lausoez badoa, Ez atsedenik gabekoa da. Indartsuenen artean daude, berriz, No Hay Opción eta Dementes. Groove esentziaz harago nabari da eragin modernoagoak ere jaso dituztela, eta melodiei ere garrantzia eskaini dietela. Birdiseinatzea, berreraikitzea eta suntsitzea ariketa gogorra da, baina beharrezkoa egungo gizarte ereduari erreparatuta. 

Inaxio Esnaola Aranzadi


Diskoetxea: Auto-ekoizpena.

Abesti zerrenda:

01. Tu Propio Infierno
02. Juego de Espejos
03. Ez
04. Mentiras de Dios
05. No Hay Opción
06. Con la Muerte a Solas
07. En Este Amargo Mar
08. Infelices
09. Dementes
10. E.N.D.
11. Aire Fresco

Hurrengo kontzertuak