Gipuzkoako Bloody Brotherhood death metal taldeak izenburua aldatu dio lan berriari. The Army of the Rotten Souls da, eta iazko maiatzean aurreratu zuten abestiaren izenburu bera duena.
Jose Antonio Vives ilustratzaileak egindako azala aurkeztu dute, eta plataforma digitaletan entzungai jarri dute.
01. The Army of the Rotten Souls
02. Eternal Lands
03. Hybrid Moon
04. Ritual of Blood
05. Intra Pentagram
06. Suicide (Is Not Solution)
07. Slowdeath
08. Open the Gates
Zortzi abestikoa izango da gipuzkoarren hirugarren diskoa, eta Astigarragako NekroNan estudioetan grabatu zuten Nando Barradasekin.
Bandak beste albiste baten berri ere eman du. Juan Anza bateria jotzaileak uztea erabaki zuen, eta ordezkoaren bila dabiltza hirukoa berrosatzeko.
Jarraian entzun eta ikus dezakezue The Army of the Rotten Souls kantaren bideoklipa: