2024/05/26

Bloody Brotherhood hirukoak arima ustelduen armada askatu du

Gipuzkoako Bloody Brotherhood death metal bandak Intra Pentagram hirugarren diskoa iragarri du. Astigarragako NekroNan estudioetan grabatu dute Nando Barradasekin.

Zortzi abesti izango ditu lan berriak, eta aurrerapen gisa The Army of the Rotten Souls kantaren bideoklipa estreinatu dute. Ayar Salazar arduratu da grabazioaz eta edizioaz.

2011. urtean sortu zuten Bloody Brotherhood taldea Hernanin. Aldaketak aldaketa, hiruko moduan egonkortu zuten banda, eta gaur egun hiru musikari hauek osatzen dute: Imanol Aramburu (ahotsa eta gitarra), Juan Anza (bateria) eta Alberto Camps (baxua). Orain arte, maketa bat eta bi disko argitaratu dituzte: Ritual Of Blood (2015) eta Don't Break the Circle (2019).

Hurrengo kontzertuak