2025/02/24

B.O.2. bandaren legatua ez ahazteko bilduma argitaratu dute

Gasteizko B.O.2. heavy metal taldeak ibilbide laburra izan zuen. 1986an elkartu ziren, eta sei urte beranduago banandu, 1992ean. Tarte horretan, bi maketa plazaratu eta Descarga Norte lan elkarbanatu ezagunean parte hartu zuten. 

Haien legatua jasotzen duen Condenados al olvido (1986-1990) bilduma CD formatuan kaleratu zuen iazko maiatzean Gadir Records zigilluak. Orain, berriz, biniloan ere eskuratu daiteke Witchcraft Records euskal zigiluaren bidez.

250 aleko argitalpen mugatua da, eta 28 orrialdeko fanzine bat du osagarri moduan. Hamaika abesti ditu bildumak: 1986ko eta 1988ko maketetako kantak txukunduta, Al acecho —1989an zuzenean grabaturikoa—, eta argitaratu gabeko Víctimas de la Adversidad eta Guerras por la Paz piezak —zuzenean grabaturikoak—. Fanzineak, berriz, boskotearen biografia bat dakar gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Gainera, argazki asko, prentsan agerturiko artikuluak eta bestelako material interesgarria du.

B.O.2. banda taula gainera igo zen otsailaren 22an, Gasteizko Le Coup aretoaren urteurren festan. 2006. urtean aritu ziren azkenekoz, emanaldi berezi batean.

Hurrengo kontzertuak