Atarrabiako Bourbon Kings rap metal taldeak Pay To Win (Art Gates Records) laugarren diskoa plazaratu du. Orain arteko laburrena da, aurreko bi lanen iraupenaren erdia duelako. Formula zuzenagoa bilatu dute nafarrek.
Cada cicatriz abestiaren bideoklipa estreinatu dute diskoaren argitalpenaren berri emateko.
Alex Cappak ekoiztu du lana Metropol Studios-etan, eta ahotsak El Sotano estudioan grabatu zituzten Iker Piedrafitarekin. Azala, berriz, Jon Bourb On taldekideak egin du.
01. Tonight
02. El Espejo
03. Haka
04. Cada Cicatriz
05. Tu Mundo
06. Antítesis
07. Limbo
Beste bi kantaren bideoklipak ere sareratu dituzte:
Bourbon Kings - Haka
Bourbon Kings - Tonight
Bourbon Kings bost musikari hauek osatzen dute: Aaron DB (ahotsa), Julen Dread (gitarra), Mash Up Paik (samplerrak eta programazioak), Jon Bourb On (baxua eta ahotsa) eta David Topper (bateria).