2024/12/17

Bourbon Kings irabazteko prest dago

Atarrabiako Bourbon Kings nu metal taldeak otsailaren 7an kaleratuko du Pay to win laugarren diskoa, Art Gates Records zigilupean. 

Alex Cappak ekoiztu du lan berria Metropol Studios-etan, eta ahotsak El Sotano estudioan grabatu zituzten Iker Piedrafitarekin. Azala, berriz, Jon taldekideak egin du.

01. Tonight
02. El Espejo
03. Haka
04. Cada Cicatriz
05. Tu Mundo
06. Antítesis
07. Limbo

Azaroaren erdialdean, Tonight aurrerapen singlea aurkeztu zuten. Shouse bikotearen Love Tonight abesti ezagunaren melodia du oinarri. 

Mikel Lebronek errealizatu eta Irantzu Del Vallek zuzenduriko bideoklipa jarraian ikus dezakezue.

Hurrengo kontzertuak