2021/11/25

Bourbon Kings: "Sin Control" abestia da laugarren aurrerapena

Atarrabiako Bourbon Kings nu metal bandak laster plazaratuko du hirugarren diskoa El Dromedario Records diskoetxearekin. Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu zuten lana, Iker Piedrafita teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean. Tantaka aurkeztu dituzte aurrerapenak, eta Sin Control da laugarren singlea. Treze Monos taldekoek kolaboratu dute. Bideoklipa, berriz, Mikel Lebronek egin du.

Bestalde, datorren urteko Resurrection Festival jaialdian parte hartuko dute nafarrek.

Beste hiru aurrerapenak jarraian topatuko dituzue:

Bourbon Kings - Puro Fuego (Wiz Khalifa musikariaren Black and Yellow abestiaren moldaketa)

Bourbon Kings - Y Qué Vas a Hacer Tú

Bourbon Kings - No Sé Por Qué (Iker Piedrafitaren kolaborazioarekin)

2017an argitaratu zuten Performance bigarren diskoa El Dromedario Records zigiluaren bidez, eta harrera ona izan zuen. Lanaren kritika hemen irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak