2020/07/06

Bourbon Kings taldea disko berria grabatzen ari da

Atarrabiako Bourbon Kings nu metal banda hirugarren diskoa grabatzen ari da Oiartzungo Mecca estudioetan. Ekainaren 22an hasi ziren eta dagoeneko hainbat musika tresna grabatu dituzte Iker Piedrafita teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean. Boskoteak adierazi du orain arteko lan esanguratsuena izango dela. Nafarren Facebook orrian hainbat bideo ikus daitezke.

2017an argitaratu zuten Performance bigarren diskoa El Dromedario Records zigiluaren bidez, eta harrera ona izan zuen. Herriko Burdinak lanaren kritika egin zuen eta hemen irakurri dezakezue.

Hurrengo kontzertuak