2021/05/07

Bourbon Kings taldeak "Y que vas a hacer tu" singlea plazaratu du

Atarrabiako Bourbon Kings nu metal bandak hirugarren diskoa argitaratuko du aurten. Titulurik ez dute iragarri, baina dagoeneko bi single aurkeztu dituzte. Bigarrena, gaur bertan, bideoklip eta guzti!

Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu dute lana, Iker Piedrafita teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean. Hain zuzen, lehen singlea konpartitu dute boskoteak eta Piedrafitak.

2017an argitaratu zuten Performance bigarren diskoa El Dromedario Records zigiluaren bidez, eta harrera ona izan zuen. Lanaren kritika hemen irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak