Atarrabiako Bourbon Kings nu metal taldeak XXX izenburua jarri dio hirugarren diskoari. Iosu Berriobeñak egin du jarraian ikusgai duzuen azala, eta lana El Dromedario Records diskoetxeak argitaratuko du.
Boskoteak honela aurkeztu du diskoa:
"Gauean, ilargiaren begiradapean, apalatxeen moonrakers kontrabandistek whiskya ekoizten eta banatzen zuten era klandestinoan. Duela 100 bat urte izan zen hori, lege lehorrak iraun bitartean. Whiskey distilatua zen, maiz 95 gradukoa. X hizkiak adierazten zuen alkohol ilegalaren sorta zenbat aldiz pasatu zen alanbiketik. Hiru X hizki bazituen, esan nahi zuen hiru bider pasa zela, eta distira purua zela. Hiru. Hirugarrena iritsi da".
Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu zuten lana, Iker Piedrafita teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean. Tantaka aurkeztu dituzte lau aurrerapenak:
Bourbon Kings - Sin Control (Treze Monos taldearen kolaborazioarekin)
Bourbon Kings - Puro Fuego (Wiz Khalifa musikariaren Black and Yellow abestiaren moldaketa)
Bourbon Kings - Y Qué Vas a Hacer Tú
Bourbon Kings - No Sé Por Qué (Iker Piedrafitaren kolaborazioarekin)
Nafarrek 2022ko Resurrection Festival jaialdian parte hartuko dute.