2025/02/14

Breaker fanzinearen 40. urteurrena ospatuko dute

1985eko urtarrilean argitaratu zuten Breaker fanzinearen lehen zenbakia. Pasaiako hainbat heavy metal zale gaztek sortu zuten, eta, guztira, hamar zenbaki plazaratu zituzten. Horrekin batera, hainbat kontzertu antolatu zituzten.

Hain zuzen ere, 40. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 8tik 10era, Pasai Antxon (Gipuzkoa). Aurreratu dutenez, urteurrena Breaker Fest jaialdiarekin borobilduko dute, maiatzaren 10ean, Biteri plazan. Hiru talde ezagun ariko dira zuzenean: Leize, Anestesia eta Kalean

Gogoratu behar da Ion Koldo Olea sortzailea elkarrizketatu genuela. Hemen irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak