Oñatiko Broken Legacy metalcore taldea Ortzimuga bigarren diskoa zuzenean aurkezten ari da. Horrekin batera, Askatasun Eza abestiaren bideoklipa plazaratu dute. Kantuan Paul Casal Drop! bandako abeslariak kolaboratu du.
Deserto Productions-eko Omar arduratu da zuzendaritzaz eta edizio lanaz. Bideoa, berriz, Bergarako gaztetxean eta Oñatiko Eltzian grabatu dute. Jarraian ikus dezakezue:
Martxoa bukaeran argitaratu zuten Ortzimuga diskoa. Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin grabatu zuten Asuako Chromaticity Studios-etan.
Lanaren harira, Herriko Burdinak egindako iruzkina eta elkarrizketa irakurri ditzakezue.