2023/05/19

Broken Legacy bandak boskotea berrosatu du

Oñatiko Broken Legacy metalcore taldeak aldaketa batzuk izan ditu azkenaldian. Seikote gisa denbora batez aritu ostean, boskote moduan egonkortu dute banda.

Hain zuzen ere, taldekide berri bat aurkeztu dute: Anje Maiztegi gitarrista. Asier Goitiaren lekua hartu du –haren ordez Josu Manuel ere aritu zen–. Horiek horrela, egungo boskotea ondorengoa da: Aitor Atxa (abeslaria), Pello Uriarte (gitarra), Unai Urkia (baxua eta bigarren ahotsa), Anje Maiztegi (gitarra) eta Gorka Mondragon (bateria).

Gipuzkoarrak lan berria prestatzen ari dira, eta hurrengo urtean grabatu eta argitaratzeko asmoa dute.

Gogoratu behar da, iazko martxoan Ortzimuga bigarren diskoa kaleratu zutela. Lan horren harira, Herriko Burdinak egindako iruzkina eta elkarrizketa irakurri ditzakezue.

Hurrengo kontzertuak