Oñatiko Broken Legacy metalcore taldeak 2022an argitaratuko du Ortzimuga izeneko bigarren diskoa. Zortzi kantu izango ditu, eta hainbat abeslarik kolaboratu dute. Lanaren azala aurkeztu dute.
Diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin.
Seikoteak 2019ko irailean plazaratu zuten XIX estreinako lana.