Oñatiko Broken Legacy metalcore banda Asuako Chromaticity Studios-etan ari da bigarren diskoa grabatzen. Dagoeneko bateria, baxua eta gitarren zati gehiena grabatu dute. Boskotearen asmoa da urte bukaerarako edo 2022 hasierarako kaleratzea lan berria. Zortzi kantu izango ditu, horietako bat instrumentala. Horrekin batera, Euskal Herriko bi abeslariren kolaborazioa izango dute.
XIX lehen diskoa 2019ko irailean argitaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue: