2022/01/11

Broken Legacy taldeak "Ezezaguna" abestia aurreratu du

Oñatiko Broken Legacy metalcore bandak Ortzimuga bigarren diskoa kaleratuko du martxoaren 27an. Aurrerapen gisara, Ezezaguna lehen singlea plazaratu dute. Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) arduratu da bideoklipaz.

Aldiz, azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Ezezaguna
02. Hostoak Erori Dira
03. Azken Taupadak
04. Askatasun Eza
05. Jukutria
06. Beldurraren Menpe
07. Amesgaiztoa
08. Bakardadea

Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin grabatu dute diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan.

Hurrengo kontzertuak