Urretxu eta Zumarragako Brumadensa hardcore/metal taldea bueltan da. Urtebete daramate zuzenean jo gabe, baina agertokietara itzuliko dira maiatzean. Boskotea berrosatuta, bigarren diskoa prestatzen ari dira.
Bandaren aro berria zuzenean aurkezteko gogotsu daudela iragarri dute. Maiatzaren 20an Urretxu eta Zumarragako gaztetxean izango dira Kizama taldearekin batera. Bestalde, Broken Legacy oñatiarrekin bi kontzertu emango dituzte; ekainaren 4an Legazpin eta uztailaren 15ean Bergaran.
2020ko irailean kaleratu zuten estreinako lana, eta jarraian entzun dezakezue: