2022/08/02

BudaSam bandak boskotea berrosatu du

Bilboko BudaSam hard rock taldea zeharo azalberritu da. Ivan Gonzalez abeslariak eta Kike Herrero gitarristak boskotea berrosatzea lortu dute.

Izan ere, ekainean hiru kidek uztea erabaki zutela iragarri zuten: Ruben Gonzalez (gitarra), Enrique Navarro (bateria) eta Raul Serrano (baxua). Ordea, azken astetan, horien ordezkoen berri eman dute: Jabi Vilumbrales (baxua), Carlos Mercury (gitarra) eta Ander Mendoza (bateria).

Orain arte, EP bat eta iraupen luzeko bi disko argitaratu dituzte. 2017ko Alrededor del Sol da azken erreferentzia. Lan horretakoa da ondorengo abestia:

Hurrengo kontzertuak