Bilboko BudaSam hard rock taldea lan berria borobiltzen ari da Asuako Chromaticity Studios-etan, Pedro J. Mongerekin. Nada Es Para Siempre izango da boskotea berrosatu osteko diskoaren izenburua.
Guztira, hamar abesti izango ditu, eta ondorengoak dira: Golpe A Golpe, Aquella Canción, Fugitivos, Perdidos En Septiembre, En Medio Del Huracán, Baila Solo Para Mi, Ya No Sirve Una Oración, Calles Mojadas, Nada Es Para Siempre eta Tan Solo Apaga La Luz (Bonus Track).
Gaur egungo bost musikari hauek osatzen dute banda: Ivan Gonzalez (ahotsa), Kike Herrero (gitarra), Jabi Vilumbrales (baxua), Carlos Mercury (gitarra) eta Ander Mendoza (bateria).
Orain arte, EP bat eta iraupen luzeko bi disko argitaratu dituzte. 2017ko Alrededor del Sol da azken erreferentzia. Lan horretakoa da ondorengo abestia: