Bilboko BudaSam hard rock bandak egun gutxi barru, apirilaren 20an, kaleratuko du Nada Es Para Siempre hirugarren diskoa. Izenburu bereko lehen singlea estreinatu ondoren, bigarren kanta aurreratu dute: Aquella Canción.
Pedro J. Mongerekin grabatu dute Asuako Chromaticity Studios-etan, eta boskotea berrosatu osteko lehen lana izango da. Hona hemen azala eta abesti zerrenda:
01. Aquella Canción
02. Perdidos En Septiembre
03. Nada Es Para Siempre
04. Golpe A Golpe
05. Ya No Sirve Una Oración
06. En Medio Del Huracán
07. Fugitivos
08. Baila Solo Para Mi
09. Calles Mojadas
10. Tan Sólo Apaga La Luz (Bonus Track)
Aipatu moduan, hona hemen aurreratu zuten lehen abestia:
Maiatzaren 14an zuzenean aurkeztuko dute Bilboko Santana aretoan.
BudaSam banda 2011n sortu zen, eta ordutik hona EP bat eta iraupen luzeko bi disko argitaratu dituzte. Aurki plazaratuko dute hirugarren diskoa. Musikariei dagokienez, egungo boskote berritua ondorengoek osatzen dute: Ivan Gonzalez (ahotsa), Kike Herrero (gitarra), Jabi Vilumbrales (baxua), Carlos Mercury (gitarra) eta Ander Mendoza (bateria).