2018/10/19

Bullets Of Misery bandak lan berriaren xehetasunak aurkeztu ditu

Busturialdeko Bullets Of Misery taldeak azaroaren 24an argitaratuko du Lingvae Vasconvm Primitiae EP berria. Hain zuzen ere, Gernikako Astran aurkeztuko dute aipaturiko egunean Holy Txala eta Karmak bandekin batera.

Guztira bost kantu izango ditu, eta bizkaitarren deathcore basatiaren ildokoak dira. Lanaren azala erakustearekin batera, kantu baten playthrough delakoa sareratu dute.

01. Ihizi
02. Begibakar
03. Gvre Aitaren Etxea
04. Ehun Hilarri
05. Eate

Hain zuzen ere, Gvre Aitaren Etxea abestia da aukeratu dutena aurrerapen gisara. Lea eta Mikel gitarra jotzaileen lana erakusten du.

Bateriak Mikel Gomezekin (Childrain, Lamprea) grabatu zituzten azaroan. Gainerako musika tresnak, berriz, Auryn Studios-etan egin dute Tristan Iñiguez teknikari eta musikariaren gidaritzapean, abendutik martxora bitarte. Bertan nahastu eta masterizatu dute.

Hurrengo kontzertuak