2022/10/24

Bullets Of Misery bandak "Yrecacu beguiac" abestia estreinatu du

Gernika-Lumoko Bullets Of Misery death metal taldeak Debile principium melior fortuna sequatur diskoa argitaratuko du laster. Sei abesti izango ditu, eta horietako bi aurreratu dituzte dagoeneko. Yrecacu beguiac da bigarrena:

Bernart Etxeparek 1.545ean idatzi zuen Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburuari bukaera ematen dion esaldia da izenburua. Gaur egungo pentsamenduan eta Dante Alighieriren Divina Commedia poeman oinarrituta, eta bere osotasunean, XVI. mendeko Joan Perez Lazarraga poetaren euskaran idatzitako lan kontzeptuala da.

2022ko martxoaren eta abuztuaren artean grabatu, nahastu eta masterizatu zuten Ekaitz Garmendiarekin haren Karrantzako BlackStorm estudioan. Violence in the Veins zigiluak CD formatuan kaleratuko du. Aldiz, Hezurrak zigiluak plazaratuko du binilo formatuan, aurrerago.

Entzungai jarri duten beste abestia Abarr biurtuac da, Burdinola irratsaioak Naiz Irratian estreinatu zuena.

Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Debile principium melior fortuna sequatur
02. Abarr biurrtuac
03. Capelaetan aragui errea
04. Yrecacu beguiac
05. Arranguren corridorean
06. Ausi detique

Aurkezpen kontzertua azaroaren 12an izango da Iparragirre Rock Elkartearen aretoan, A.D taldearekin batera.

Hurrengo kontzertuak