Gernika-Lumoko Bullets Of Misery taldeak Debile principium melior fortuna sequatur izenburua jarri dio lan berriari. Urria bukaeran kaleratuko dute, eta aurkezpen kontzertua azaroaren 12an izango da Iparragirre Rock Elkartearen aretoan.
Alain Atxikallendek (Txikito) egin du azala eta Hodei Hensunzak digitalizatu eta maketatu du. Logoa, berriz, Josu Goikoetxearena da.
01. Abarr biurtuac
02. Capelaetan aragui errea
03. Yrecacu beguiac
04. Arranguren corridorean
05. Ausi detique
Ekaitz Garmendiarekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute Karrantzako BlackStorm estudioan.