2024/05/23

Burdina Astintzen jaialdia suspertu dugu

Hogei urte bete dira Burdina Astintzen heavy metal jaialdia sortu genuenetik. Hiru aldiz antolatu dugu, 2004an, 2005ean eta 2010ean. Laugarrena, berriz, 2025ko maiatzean izango da, hamabost urte beranduago. Zenbaki borobilek bultzatuta egin dugu aurrera.

Donostiako Larratxo Kultur Etxean suspertuko dugu jaialdia, eta euskarazko heavy metala sustatzea izango du helburu. Hiru taldek parte hartuko dute, eta horien izenak datozen hilabeteotan argituko ditugu. Aurreratu dezakeguna da orain arte parte hartu ez dutenak direla.

Bitartean, egin dezagun memoria pixka bat. 2004ko estreinako jaialdia Soraluzeko gaztetxean egin genuen. Muturreko sei taldek parte hartu zuten: Legen Beltza, Biok, Kondaira, Calb O'Roth, Odd Heathenish eta Sorgerth.

2005ean, berriz, Donostiako Guardetxean antolatu genuen bigarrena Azken Garrasia, Darkness By Oath, Suffering Down eta The Howl bandekin.

Hirugarrena eta orain arteko azkena, 2010ean egin genuen, hau ere Guardetxean. Bi taldek baino ez zuten parte hartu jaialdi arrakastatsuan: Legen Beltza eta Rise To Fall.

Hurrengo kontzertuak