Maiatzaren 10etik aurrera, asteartetan entzun ahal izango da Burdinola heavy metal saioa Naiz Irratian. 2020ko urritik igandero emititu ondoren, egunez aldatzea adostu dute programak eta irratiak. Hori bai, ordutegi berbera mantenduko du: asteartetan, 23:00etan.
Aldaketa osteko lehen talde protagonista Oñatiko Broken Legacy taldea izango da. Inaxio Esnaolak Aitor Atxa abeslariarekin hitz egingo du Ortzimuga lan berriaz.
Denboraldiko atal guztiak Ivoox plataforman eta Naiz Irratiaren webgunean entzun ditzakezue.