2020/10/18

Burdinola programaren itzulera

Urriaren 25ean abiatuko da Burdinola heavy metal programaren denboraldi berria. Urtebete luzeko atsedenaren ondoren, Naiz Irratiaren bidez itzuliko da uhinetara. Igandetan, 23:00etan emitituko da, eta astelehenetan saioaren podcast atarian entzun eta jaitsi ahal izango da.

Inaxio Esnaolak gidaturiko programa zeharo eraldatuta itzuliko da. Mundu mailako zein Euskal Herriko heavy metal doinuak izango dira protagonista, baina horiek aurkezteko modua desberdina izango da. Euskal Herriko talde eta musikariei elkarrizketak egingo dizkie Esnaolak, eta Euskal Herriko Heavy Metalaren historiaren atal berriak osatuko ditu. Lehen hiruak jarraian topatuko dituzue:

Hurrengo kontzertuak