Donostiako Burning Preacher taldeak estreinako lan laburra argitaratuko du aurten. Death eta thrash doinuak groove metalarekin nahasten dituzte. 2019 hasieran sortu zuten beste talde batzuetan ibilitako lau musikarik: Ayar gitarra (Neura ohia), Ibai bateria (Sons of Decay, Anakrosis), Leire abeslaria (Impio ohia) eta Ruben baxua. Maiatzean lehen kontzertua eman behar zuten Mogambo aretoan, baina pandemiarengatik bertan behera geratu zen.
Hauxe duzue EParen aurrerapen kantua: