Galdakaoko Calathea post-hardcore/metalcore taldeak Gure hilobia abestia sareratu du. Ingelesez eta euskaraz kantaturiko piezak errepika esanguratsu bat dauka: "Ez zait bururatzen egoteko leku hoberik, ez dut ezagutzen hiltzeko leku hoberik".
Vibora bandako Goiok parte hartu du abestian:
Hodei G. Mendiguren eta Xanpe arduratu dira grabazioaz eta nahasketaz. Aldiz, Xanpek berak masterizatu du bere Koba estudioan.
Aurretik beste single bat plazaratu zuten, Tears izenekoa. Sutxart artistak egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue: