Galdakaoko Calathea post-hardcore/metalcore bandak martxoaren 21ean plazaratuko du Flowers & Knives lan labur berria.
Sutxart diseinatzaileak egindako azala, abesti zerrenda eta beste single bat aurkeztu dituzte.
01. Brief
02. Ribcage
03. Crown of Daisies
04. Halo of Thorns
05. Gure Hilobia
06. ...and I told the moom about you
07. Tears
Hodei G. Mendiguren eta Xanpe arduratu dira grabazioaz eta nahasketaz. Aldiz, Xanpek berak masterizatu du bere Koba estudioan.
Ribcage hirugarren singlea aurreratu dute bizkaitarrek, Boneflower taldeko Eric Montejo abeslari eta gitarristaren kolaborazioarekin.
Aurretik, beste bi kanta estreinatu zituzten:
Calathea - Gure hilobia
Calathea - Tears