2025/01/11

Cavan taldeak 'Eden' diskoaren bigarren singlea estreinatu du

Gasteizko Cavan metalcore bandak otsailean kaleratuko du Eden lehendabiziko diskoa. Hamar abestiko lana Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zuten.

Pasa den ekainean Gezurra badirudi ere aurreneko singlea estreinatu zuten, eta, orain, bigarrenaren txanda iritsi da. Vampiros da bere izenburua eta bideoklip batekin aurkeztu dute.

"Kantak erasotzaileei aurre egiteaz eta harreman toxikoetatik aldentzeaz hitz egiten du", adierazi du taldeak.

Yeray abeslariarekin grabatu zuten diskoa, baina gerora banda utzi zuen. Ordutik, ordezkoaren bila dabiltza.

Gezurra badirudi ere lehen singlea ere bideoklip batekin estreinatu zuten:

Hurrengo kontzertuak