
Gasteizko Cavan metalcore bandak Eden iraupen luzeko diskoa argitaratuko du urtea bukatu baino lehen. Hamar abesti izango ditu, eta horietako bat aurreratu dute: Gezurra Badirudi Ere.
Underground Visuals estudioak egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue:
2022ko Reir por no llorar estreinako EParen antzera, lan berria Bergarako Auryn Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute.
Bitartean, kontzertuak ematen jarraitzen du boskoteak. Ekainaren 15ean Gasteizko Le Coup tabernan izango dira Rass taldearekin batera.