Ermuako Cerebral Effusion brutal death metal taldeak Ominous Flesh Discipline bosgarren diskoa argitaratu du New Standard Elite diskoetxearekin. Osorik entzungai jarri dute beraien Bandcamp atarian.
Legarre estudioan nahastu dute Walter Tuzzeo teknikariarekin batera. Aldiz, Colin Davis (Imperial Mastering) arduratu da masterizazioaz. Pedro Sena (Lordigan) artistak egin du azal ikusgarria.
2014an plazaratu zuten Idolatry of the Unethical aurreko lana, eta zazpi urte luzeren ondoren material berria aurkeztuko dute. Kosme (baxua eta ahotsa), PE (gitarra eta ahotsak), Jabo (gitarra) eta Eihar (bateria) musikariek osatzen dute banda.