2021/04/17

Cerebral Effusion bandak "Ominous Flesh Discipline" diskoa kaleratuko du uztailean

Ermuako Cerebral Effusion brutal death metal taldeak Ominous Flesh Discipline bosgarren diskoa argitaratuko du uztailean, New Standard Elite diskoetxearekin. Zazpi abesti izango ditu lanak, Legarre estudioan nahasturikoak Walter Tuzzeo teknikariarekin. Aldiz, Colin Davis (Imperial Mastering) arduratu da masterizazioaz.

Pedro Sena (Lordigan) artistak egin du azal ikusgarria, eta jarraian duzue lanaren kantu zerrendarekin batera.

01. Interbreeding Animosity
02. Maniacal Disturbance
03. Compelling The Epidemic
04. Descending Into Psychodrome
05. Unstained Exploitation
06. Delirious Urges
07. Formless Transmigration

Era berean, abestietako bat aurreratu du laukoteak:

2014an plazaratu zuten Idolatry of the Unethical aurreko lana, eta zazpi urte luzeren ondoren material berria aurkeztuko dute. Kosme (baxua eta ahotsa), PE (gitarra eta ahotsak), Jabo (gitarra) eta Eihar (bateria) musikariek osatzen dute banda.

Hurrengo kontzertuak