2020/02/24

Cobra bandak "Fyre" izenburua jarri dio lan berriari

Euskal Herriko Cobra rock/metal taldeak udaberrian argitaratuko du Fyre laugarren diskoa. Azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte, eta lehen singlea martxoaren 6an entzun ahal izango da.

Ritxi Ostariz arduratu da diseinuaz, eta guztira hamar kantu izango ditu lan berriak. Tartean, bi euskarazkoak dira.

01. Firebird
02. No Miracles
03. Emerald City
04. Parasites
05. Oroiminduak
06. Letdown
07. We Are Nest
08. Here Lies
09. New Old Days
10. Legarreko Kanpaiak

Iazko abenduan laukoteak ondorengo mezua zabaldu zuen sare sozialetan: "Riff itsaskorrez beteriko abesti indartsuak aurkituko ditugu, baita orain artean esploratu gabeko bide berriak ere. Disko aldakor eta kamaleoniko baten proposamena dakarte. Beharrezkoa eta naturala den azalberritze musikala; talde bezala bere hazkuntza eta bilakaerara egokitzen dena".

David Gonzalez (baxua), Josu Luengo (gitarra), Haritz Lete (ahotsa) eta Ekain Elorza (bateria) musikariek osatzen dute banda.

Hurrengo kontzertuak