2019/12/12

Cobra laukoteak disko berria kaleratuko du 2020ko udaberrian

Euskal Herriko Cobra rock/metal bandak datorren urteko udaberrian plazaratuko du laugarren diskoa. Lau urte pasa dira Riffyard azken lanetik, eta laukotea gogotsu dago kantu berriak aurkezteko.

"Riff itsaskorrez beteriko abesti indartsuak aurkituko ditugu, baita orain artean esploratu gabeko bide berriak ere. Disko aldakor eta kamaleoniko baten proposamena dakarte. Beharrezkoa eta naturala den azalberritze musikala; talde bezala bere hazkuntza eta bilakaerara egokitzen dena", azaldu dute.

Hasierako lau musikariek osatzen dute taldea: David Gonzalez (baxua), Josu Luengo (gitarra), Haritz Lete (ahotsa) eta Ekain Elorza (bateria).

Hurrengo kontzertuak