
Euskal Herriko Cobra laukote berrituak Henko lan berriaren aurreneko singlea aurkeztu du: Drawn to the flame. Hain zuzen ere, bandaren aro berriko lehen emaitza da.
Gogoratu behar da bi kide berri dituztela alboan Haritz Lete abeslariak eta Josu Luengo gitarristak: Sergio bateria jotzailea —2020tik zuzenean haiekin aritu dena— eta Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner) baxu jotzailea. Hau da, Ekain Elorza (bateria) eta David Gonzalez (baxua) musikarien ordezkoak dira.
Sei abestiko EP berria udan grabatu zuten Bilboko Koba estudioan, Xanperen gidaritzapean. Aipaturiko kanta jarraian entzun dezakezue, Zaloa Urain (Kokein) abeslariaren kolaborazioarekin:
Azala eta abesti zerrenda, berriz, segidan topatuko dituzue:

01. Henko
02. Lost & Found (The Constant)
03. Hontzaren Hegaldia
04. Meteor
05. Drawn to the Flame
06. Odol / Kare
"Aldaketa, erabakiak, agurrak, zalantzak... eta aurrera egitearen inguruko sei abesti" direla adierazi du laukote berrituak.