Bilboko Conflict Noise taldeak 25 urte beteko ditu death metala euskaraz jorratzen. Balentria hori ospatzeko, otsailaren 17an kontzertu berezi bat emango dute Bilboko Zorrotza auzoko gaztetxean. 25. urteurreneko emanaldia izango da, eta ezustekoak egongo direla aurreratu dute.
Agur eta Ohore da bizkaitarren orain arteko azken diskoa. 2019an plazaratu zuten, eta lan horretan topatuko duzue Heriotza Intxortetan abestia.
1999. urtean sortu zen Conflict Noise banda. Ordutik gaur egun arte maketa bat eta lau disko argitaratu dituzte: Conflict Noise (Maketa, 2001), Uhinak (CD, 2004), Arima Galduak (CD, 2006), Hondamendi Nuklearra (CD, 2012) eta Agur eta Ohore (CD, 2019).