2019/05/26

Conflict Noise taldeak 20. urteurrena disko berri batekin ospatuko du

Bizkaiko Conflict Noise death metal bandak 20 urte bete ditu. Behar bezala ospatzeko, irailean Agur eta Ohore laugarren diskoa argitaratuko dute. Urriaren 5ean aurkeztuko dute Zorrotzako gaztetxean.

Aurreko lanaren antzera, Euskal Herriko historian izandako gerrak dira abestien letren oinarria. 11 abesti izango ditu diskoak, eta Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte Pedro J. Mongerekin. Lan berriaren diseinuaz, berriz ere, Adolfo Warbanner arduratuko da. Era berean, bizkaitarren 20. urteurreneko kamiseten diseinua egin du.

2012an atera zuten Hondamendi Nuklearra hirugarren diskoa, eta ordutik zuzeneko batzuk eskaini dituzte.

Hurrengo kontzertuak