2022/02/25

Corrosive banda bueltan da "Silence" kantu berriarekin

Nafarroako Corrosive hardcore/metal taldeak Silence single berria estreinatu du bideoklip batekin. Abestia Mario Leridak ekoiztu du boskotearekin batera, eta Alex Capparekin grabatu dute Madrilgo Metropol Studios-etan. Bideoa, berriz, Mike Caseyk zuzendu du.

2019an argitaratu zuten Ashes to Ashes. Dust to Dust bigarren diskoa, eta ordutik itzaletik ibili dira. Dena dela, single berriarekin zuzenekoetara itzuliko dira. Martxoaren 5ean Iruñeko Cavas aretoan ariko dira We Exist Even Dead taldearekin batera.

Hurrengo kontzertuak