Nafarroako Corrosive bandak gogor jo du The Place Where I Belong single eta bideoklip berri zein profesionalarekin. Madrilgo The Metal Factory estudioetan grabatu dute Alex Capparekin. Bideoklipa, berriz, Alba Mendez eta Eneko Celestinok egin dute.
Nafarcore familiaren parte izanik, metalcore basatia jorratzen dute, eta beste batzuk utziko duten hutsunea bete dezakete.
Jarraian ikusi ahal duzue bideoklipa, eta kantua ere entzungai duzue taldearen Bandcamp atarian (jaisteko aukerarekin).