Bizkaiko Crucifucked death and roll bandak Four Songs to Ruin Your Life estreinako EPa kaleratuko du maiatzaren 4ean. Black Storm estudioetan grabatu dute Ekaitz Garmendiarekin (Legen Beltza, Extinction). Aldiz, Napal Visual Arts arduratu da azal makurra diseinatzeaz.
Bestalde, izenburuak dioen bezala lau abesti ditu lehen lanak, eta horietako bat aurkeztu dute.
EPa aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko ditu laukote bizkaitarrak.