Doneztebeko Dama taldeak beraien izen bereko hirugarren diskoa argitaratu du, eta dagoeneko sarean dago entzungai.
Baratzekill estudioetan grabatu eta nahastu dute Jorge Mariñelarenaren gidaritzapean. Bederatzi abesti ditu lanak, eta horietako batean Eraso! taldeko Sergiok kolaboratu du. Diseinuaz Izukari arduratu da eta taldearen argazkiak Eider Iturriagak egin ditu.
Diskoaren ale fisikoak nafarren kontzertuetan eskuratu ahal izango dira. Gure agendan dituzue horietako hainbat. Bitartean hemen duzue entzuteko aukera.