2023/03/23

Damned Ritual laukotea bueltan da 'Obliteration' diskoarekin

Iruñeko Damned Ritual death/thrash metal bandak ezustean aurkeztu du Obliteration bigarren diskoa. Oraindik fisikoki argitaratu ez badute ere, plataforma digitaletan entzun daiteke. Martxoaren 25ean zuzenean ariko dira Altsasuko gaztetxean.

Berriozarko Musiikki estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute Adrian Vallejorekin. Azala, berriz, Igor Mugerza (Abigor) artista bizkaitarrak egin du. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Free the Death
02. Bimbo y Lola
03. Born, Live and Die
04. Damned Ritual
05. All this Blood
06. He will Spawn
07. Running down the Hill
08. Ezkaba
09. Damned Ritual (Orchestral)

Youtubeko kanal batean osorik entzun daiteke:

Damned Ritual taldea lau musikarik osatzen dute: Javier Martincorena (ahotsa), David Ramirez (gitarra), Alvaro Solano (gitarra) eta Miguel Angel Sicilia (bateria).

2017ko Roots of Evil estreinako diskoaren iruzkina gure webguneko Kritikak atalean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak