2024/05/25

Dawn Of The Maya eta Dikers bandek indarrak batu dituzte

Iruñeko Dawn Of The Maya metalcore taldea bueltan da? Galdera horri erantzun nahian ariko dira zaleak. Izan ere, Dikers herrikideekin kolaboratu dute Dueño de mi voz abesti berrian.

Iker Piedrafitaren El Sotano estudioetan grabatu dute, eta letren bideo batekin plazaratu dute.

Boskoteak 2017ko urrian iragarri zuen behin-behin agurra. Ohar bat plazaratu zuten beraien ibilbidea eteteko arrazoiak azaltzeko:

"Ia 12 urte daramatzagu banda bezala eta une honetan gorputzak eskatzen diguna gelditzea da. Gure bizitzak, zuenak bezala, bueltak ematen ditu, eta taldearen erdia baino gehiago 30 urtetik gora daramagu, erantzukizun oso garrantzitsuekin, eta jada ez daukagu denbora polit hori lehen genuen bandari eskaintzeko, %100 emanez gero. DOTMn dena eman nahi dugu beti, eta ez erdizka geratu, eta oraintxe bertan Colossal diskoaren aurkezpena erdi-purdi egitea geure burua iraintzea litzateke, ordezkatzen dugun taldea eta baita zuek ere, gugandik hainbeste espero duzuenak. Horregatik erabaki dugu gelditzea, atseden hartzea, burua berrasieratzea eta auskalo egunen batean musika sortzeko beharra berriro sentitzea eta, batez ere, denborak eta koiunturak horretarako aukera ematea. Gutako batzuk jada ez gara Iruñean bizi. Madrilen, Valladoliden... banatuta gabiltza, bizitza da, zaila, musikaren mundua bera bezalakoa. Agur esateko hiru kontzertu ixten ari gara Madrilen eta Iruñean, dagoeneko Bartzelonan iragarrita dagoenarekin batera. Eskerrik asko urte hauengatik guztiengatik, ezin zoriontsuagoak izan gara egindako guztiarekin, zuek ulertzea espero dugu".

Dena dela, orain arteko azken kontzertua 2018ko uztailaren 12an eman zuen, Galiziako Resurrection Fest jaialdian. Zuzeneko haren lagin bat jarraian ikus dezakezue.

Nafarrek lau disko argitaratu dituzte, gaur egun arte: Sour Soul Never Dies (2017), Me, The Planet (2010), The Truth Is In Front Of You (2012) eta Colossal (2016). Horiek denak beraien Bandcamp atarian entzun ditzakezue.

Bosgarren lan bat kaleratuko dute?

Hurrengo kontzertuak