2021/10/14

Deimocracy taldeak "Erebo" diskoa kaleratzeko crowdfunding kanpaina egingo du

Bizkaiko Deimocracy groove metal bandak Erebo bigarren diskoa argitaratzeko laguntza behar du. Horretarako, urriaren 20an crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute. Lan berria Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge soinu teknikariaren gidaritzapean.

Keep One Eye Open estreinako diskoa 2017an argitaratu zuten, baina ordutik taldeak aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun hiru kidek osatzen dute: Ignacio Palacios (ahotsa eta gitarra), Ander Pena (bateria) eta Juan Sampedro (baxua).

Urriaren 30ean taula gainera itzuliko dira aspaldiko partez. Bilboko Santana 27 (Blue) aretoan ariko dira Empire Of Disease eta Niketz bandekin batera.

Hurrengo kontzertuak