2025/03/01

Deimocracy taldeak 'The Inner Fortress' diskoa du helburu

Euskal Herria eta Errioxa arteko Deimocracy groove metal bandak The Inner Fortress hirugarren diskoa argitaratzeko crowdfunding kanpaina bat abiatuko du laster. Horretarako, A Thousand Lies lehen singlea aurkeztu dute, lau urteko isilunearen ondoren.

Beraien kabuz grabatu dute Logroñoko Deimos Studios-etan. Aldiz, Underground Visuals-ekin elkarlanean osatu dute singlearen letren bideoa.

Ignacio Palacios Uriguen musikari bizkaitarrak 2012an sortu zuen Deimocracy taldea. 2023an, berriz, Errioxara joan zen bizitzera, eta han egonkortu zuen banda. Orain arte, 2015eko maketa eta bi disko argitaratu dituzte: Keep One Eye Open (Autoekoizpena, 2017) eta Erebo (Autoekoizpena, 2021). Hirugarren diskoa izango da The Inner Fortress, eta aurten plazaratuko dute.

Gaur egun, lau musikarik osatzen dute zuzeneko taldea: Ignacio Palacios (ahotsa, gitarra eta sintetizadores), Aritz Monteiro (gitarra eta ahotsak), Juan Romero (baxua eta ahotsak) eta Andres Garcia (bateria).

Hurrengo kontzertuak