2024/06/01

Delenda Est taldeak 'First Not To Spend' abesti berria estreinatu du

Gasteizko Delenda Est bandak aro berri bati hasiera eman dio, eta horretarako, kanta berri bat grabatu dute. First Not To Spend da bere izenburua, eta Raul Gutierrezek zuzenduriko bideoklip batekin aurkeztu dute.

Durangoko Rock Izar Records estudioetan grabatu dute Jon Larrañagarekin. Ekainaren 7an aurkeztuko dute zuzenean, Gasteizko Urban Rock Concept aretoan. Dioivo eta Ankerra taldeekin batera ariko dira.

2022ko martxoan kaleratu zuten The Odd One Out lehendabiziko diskoaren jarraipen gisa har genezake.

Bost musikarik osatzen dute taldea: Victor Ruiz (bateria), Sara Mauleon (gitarra), Irenka Pastor (ahotsa), Javier Martínez (gitarra) eta Sergio Ocio (baxua). Beraiek diote 2000. hamarkadako metal talde alternatiboen eragina dutela, eta bi talde aipatu izan dituzte erreferentzia gisa: Evanescence eta Linkin Park. Era berean, 1990eko hamarkadako riff heavyak euren musikaren parte direla nabarmentzen dute.

Hurrengo kontzertuak