2022/03/22

Delenda Est taldeak prest du "The Odd One Out" estreinako diskoa

Gasteizko Delenda Est metal bandak martxoaren 25ean kaleratuko du The Odd One Out lehendabiziko diskoa. 2000. hamarkadako metal talde alternatiboen eragina dutela diote, eta bi talde aipatu dituzte erreferentzia gisa: Evanescence eta Linkin Park. Era berean, 1990eko hamarkadako heavy riffak euren musikaren parte direla nabarmendu dute.

Hamar abesti ditu lanak, eta diseinuaz zein ilustrazioez Maider Iturritxa eta Amaia Ruiz arduratu dira.

01. No Longer Blind
02. In Your Face
03. One Thousand and One Nights
04. Bonds
05. My Fairytale
06. You´ve Got the Blues
07. Therapy
08. Alive
09. For Your Sake - For My Sake
10. The Odd One Out

Kantuetako bat entzungai jarri dute:

Lana Aaron de Pablosek grabatu eta ekoiztu du. Bateriak SilverStar Studios-etan grabatu zituzten Iker Bengoarekin, eta masterizazioa Marcos Lopez Reolidek egin du MLR Sound Studio-an.

Boskotea, berriz, ondorengo musikariek osatzen dute: Sara Mauleon (gitarra eta koroak), Javi Martinez (gitarra eta koroak), Sergio Ocio (baxua eta koroak), Victor Ruiz (bateria) eta Irenka Pastor (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak